Tatin tarta
Itxura
Tatin tarta | |
---|---|
upside-down cake (en) eta tarta gozo | |
Osagaiak | sagarra |
Historia | |
Jatorria | Frantzia |
Tatin tarta, Frantziako gozogintza klasikoko sagar tarta ezaguna bihurtu da. Labean karamelizatutako sagar ugari duena, hostore eta banilla dira bere berezitasun batzuk.
Tarte Tatin frantsezes Hotel Tatin sortua da Lamotte-Breuvron Frantzian 1889. urtean. Hotel honen nagusiak ziren Stéphanie Tatin (1838–1917) y Caroline Tatin (1847–1911) nahi gabe sortu omen zuten.
Tatin tartaren errezeta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Osagaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gurina: 80 g.
- Azukrea:160 g.
- Banilla: 1.
- Sagarra: 3 kg.
- Limoi zukua: 1.
- Hostore azkarra: 250 g.
Prestaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Labea 140Cº-tan piztu
- Pastela egiteko 8 lagunentzako molde batean azukrea, gurina, banilla eta limoi zukua jarri. Sartu labera 3 minutuz.
- Sagarrak zuritu, bihotza kendu eta erdibanatu. Moldea sagar erdibanatuak zutik jarriz estali. Labean ordubete eduki.
- Labetik atera eta gainetik hostoreaz estali ondoren, labera sartu, kasu honetan 180C-tan. 30 minutuz egosi hostorea.
- Labetik atera eta epela dagoenean baina hoztu aurretik moldetik atera kontu handiarekin.
Aholkuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kontuan izan moldetik ateratzeko garaian pastelak epel egon behar duela. Beroan ateratzen badugu, sagarrak zabaldu egingo dira.
- Moldea sagarrez ongi estali beharra dago, indar eginez azken sagar erdia sartzeko.